Eskerrik asko //#Erribera13ko prentsa-oharra


Erribera 13n parte hartzen dugun pertsona guztiok bilbotarrek eskaini dizkiguten babes, elkartasun eta samurtasun keinu guztiak eskertu nahi ditugu. Gehien bat, Alde Zaharreko auzokideena, beraiek baitira proiektu honen mamia eta eurak gabe iniziatiba hau aurrera eramatea askoz zailago izango bailitzateke.

Bide batez, etxe komunal honekiko euren interesa erakustera gerturatu diren bilbotar eta ez bilbotar guztiei ere gure eskerrik beroena helarazi nahi diegu. Ez dira bakarrak izan. Komunikabide ezberdinek ere bere egin dute albiste hau eta proiektuaz gehiago jakin nahi izan dute. Agian, orain arte, informazio jarioaren aldetik hermetiko samarrak izan gara, baina gure denbora hartu behar izan dugu egun lanpetu hauetan eta, nola ez, harreman mediatikoen gainetik pertsonen arteko harremanak lehenetsi nahi izan ditugu.
Alde batetik, bistakoa da denbora tarte txiki bat behar dugula jaio berria den espazio hau “apuntalatzeko”  eta “finkatzeko”. Bestetik, egoera finkatu behar dugu ilusioz betetzen gaituen abentura amankomun honen etorkizuna ziurtatzeko.

Lanez eta atonketaz betetako egun gogorrak izan ditugu. Itxita egon gara, aste batzuk daramatzagu eraikinean eta bakarrik aurreko larunbatean publiko egin genuen errealitate berri hau. Hala ere, egun gutxiren buruan pertsona guztiek espazio hau propiotzat senti ahal izan dezaten ateak zabalik izatea espero dugu.

Krisi ekonomikoa, langabezia eta etxebizitza batera iristeko ezintasunak hiri honen arazo errealak izaten jarraitzen dute. Erribera 13 ez da jaio gaitz hauen alternatibak bilatzeko bakarrik, bere presentzia hutsak zorigaitz errepikakor hauetara kondenatzen gaituen eredu ekonomikoaren gaineko eztabaida pizten du.

Gure erreferentziak argiak dira eta, norbaitek ikertu nahi izango balu, erraz antzeman daitezke. Catalunyan PAH-aren Obra Sozialak aurrera eramandako errealojoen kanpaina, zeinetan banketxe eta espekulatzaileenak diren zortzi etxebizitza bloke berreskuratu diren edo duela urte batzuetatik hona Sevillan sortzen joan diren “Korralak”. “Ez argirik, ez urik, ez beldurrik” lemapean etxebizitza duin baten aldeko emakumeen borrokaren izaera komunitarioa markatu duten Auzokideen Korralak. Italiaren ispiluan ere islatzen dugu gure burua. Bertan “Lotta per la Casa” mugimenduak 70ko hamakardatik gaur egunera arte okupazioak burutu ditu. Roman, esaterako, 2012 eta 2013. urteetan, gutxienez 21 eraikin okupatu izan dira. Hainbat familien etxebizitza dira baina dokumentazio eta formakuntza gune bezela ere funtzionatzen dute. Horrela, auzoen gizarte bizitzaren ardatz bihurtu dira.

Inongo ez inoren zaintzarik behar gabe eta erabateko horizontaltasunetik abiatuta, gainezka egin duen bilbotarron zorrak eta bizi dugun emergentzia ekonomikoak eraman gaitu obedienteak ez diren baina bidezkoagoak diren alternatibak hartzera.

Etxe handi hau ez dago etxebizitzaren problematikan bakarrik oinarritua. Sinergiek eta elkarguneek bat egiten duten toki bat sortu nahi dugu. Formakuntza eta ikasketa alternatibak sorleku izango den espazio bat. Baita enpleguaren beste gestio eredu batzuena ere. Ez dugu leku iragazgaitz eta mugiezin bat eraiki nahi, elementu ezberdinen katalizatzailea izatera heldu nahi dugu. Beste etxe komunal berriak irudikatu eta eraikiko diren abiapuntua.

Orain arte abandonatuta eta orain askatua izan den eraikin hau, laster eraikin abegitsua ere izango da. Bilbotar guztiak parte hartzera eta proiektu amankomun honen parte izatera gonbidatzen ditugu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s