Maison13 ilegalki desalojatzen saiatu dira

maison13-herri boterea

“Grupo Bilbao Guardas” segurtasun enpresa pribatuak Dendarikale 30 zenbakian dagoen Maison 13 etxean sartu eta bertako bizilagunak era ilegalean kaleratzen saiatu da. Segurtasun enpresa honetako zenbait kide polizia zirela esan dute, egia ez izan arren.

Gertaeren momentuan, goizeko lehenengo orduan, etxean bertan bizi zirenetako batzuk aurkitzen dira. Hauek Udaltzaingoa deitu dute egoitzaren bortxatzearen eta Grupo Bilbao Guardas kide jarrera oldakorraren berri emateko. Udaltzaingoaz gain Ertzaintza ere Maison 13ra gerturatu da eta agindu judizial barik bertan zeuden lagunak kaleratu ditu.

Memento horretan, jadanik, kolektiboko kide batzuk kanpoan zeuden etxeko bizilagunei elkartasuna erakusten eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak alde egin dute. Bizilagunak, euren partetik, etxera berriz sartzen saiatzen zeudenean, segurtasun enpresako kideek sarrera oztopatzen saiatu dira. Halere, ezin izan dute eta bizilagunak sartzea lortu dute.

Minutu batzuk pasa ondoren, Udaltzaingok eta Ertzaintzak berriz etxera gerturatu eta segurtasun enpresako kideak zein etxe barruan zeunden hainbat lagun identifikatu dituzte. Agindu judizialik ez zutenez ezin izan dute kaleratzea aurrera eraman eta lekua utzi dute. Aldi berean, beraiekin batera segurtasun enpresako kideek alde egin dute.

Gertaera hauen aurrean, MAISON HAMAHIRUko asanbladatik, legez kanpoko desalojo hau bertaratutakoen elkartasunaz eta autodefentsaz geratu dugula azpimarratu nahi dugu. Poliziak eta segurtasun pribatuak, gaurkoan, legez kanpo erasotu gaitu, eta proiektua guk geuk kontserbatu dugu. Orain arte bezala, Dendarikale kaleko 30.an ekimen autokudeatuak burutzen, auzoari bizitza ematen eta pertsonei etxebizitza ematen jarraituko du.

 

hemen doa Irola Irratiak goizean egin duen jarraipenaren audioa. https://archive.org/details/maison13

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s