Desalojoa, gure hitzetan, gure irudietan

Ostegunean Maison 13 eraikin okupatua hustu zuten. Eraikina hustutzen 4 ordutik gora iraun zuten, kideen erresistentzia eta suhiltzaileen insumisioa medio. Azkenean, kideen eskaeraz desalojatuak izan ginen. Eraikina hutsik dago berriro. Erresitentzia bizirik.

Irola Irrati Audioak entzun gure bizipena irakurri eta ikusten duzun bitartean.

02

Ostegun goizean, ertzaintzak Maison 13 eraikin autogestionatua desalojatu zuen.
Maiatzetik lanean ari ginen, aurretik espekulazioari emana zegoen eraikin horretan.
Hamaika  izan dira bertan egindako tailer, hitzaldi, eztabaida, momentu,  kontzertu, bilkura eta sentipenak. Hamairu baino nahiko gehiago izan  gara Maison 13 gozatu eta eraiki dugunok.

peñuka
Hasieratik, presente eduki dugun hustueraren mehatxua. Eraikinaren jabe den Federico Poirier espekulatzaileak saiakera bat ere egin zuen, bere morroi pribatuekin, biolentzia handiz, eraikinetik gu botatzeko. Autodefentsaz garaitu genuen.

kalea

Asteazkenean, mehatxua egi bihurtu zen: edozein unetan etor zitezken zipaioak.  Baina erresistentzian bizi gara, eta eusteko prest geunden. Asanblada  zabala,azken prestaketak, txanda luze eta intentsoak, eraikinean zehar  gora eta behera ibilerak, planen errepaso eta prestaketak… hasi ziren  orduan. Lotarako, pentsatzeko, goibeltzeko, denborarik gabe. Goizean goiz, arriskua baretu zela uste genuenean, alarma gorria. Auzoko lasaitasuna eten zuen okupazio polizialak.  Auzotarren haserrea poliziekin eta Poirier lapurrarekin.

07

Zeruan,  suziriak auzoa ohartarazten. Barruan, kideak eraikinari lotzen. Kaleko  jendearekin bat, erresistentzia ginen.

0104desalojo_tubos_fachada

11
Ondotik, lau ordutik gorako borrokaldia. Kargak, atxiloketa, presio  psikologikoak, tirakadak, mehatxuak.17

08

Ertzainak espekulatzailearen  aginduak entzun eta burutzen.

Suhiltzaileen desobedientzia, auzokideen  elkartasuna, eta haserrea.

IMG_20141211_142316-37

Malko, garrasi eta irribarreak. Sarean, mila  lekutik elkartasuna.

Gurea dena defendatuz, geure bizitzak txikitzen dituztenen aurrean erresistentziaz, auzokideekin mintzo eta lagunak besarkatuz, kemena ginen.

Arratsaldean,  manifestazioa. Besoak elkar gurutzatuta, ehundaka alde zaharrean,  desalojoen aurka. Gure “hartu eta eraman” txokoaren alde, kartel eta  margoketak arropa multinazionaletan.

Hipoteken aurka  eta autogestioaren  alde banketxeetan.Espekulazioaren aurka eta okupazioaren alde higiezin  agentzietan. Jendearen haserrea alde zaharrean zehar. Azken mezu bat:  Ezer ez da bukatu, erresistentzian jarraitzen dugu, bizirik.

032019

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s