Desalojoaren balorazio politikoa

Maison 13ren desalojoa ez da isolaturiko gertaera, Bilbon indarrean dagoen logikan. Bere oinarriak kolokan ikusten dituen sistema ultraḱapitalista eta autoritario baten ezinegon eta beldurra adierazten du. Hau, poliziak gure erakina hustutzeko hartutako presa eta lehentasuna da. Eraikin honetan ematen ziren delituak; Behar gorrien garaian arropa elkartrukerako gunea izatea, musika, dantza, jostura, auto-kudeaketa tailerrak egiteko lekua, bestelako bizitza ereduen inguruko hitzaldi eta mintegiak burutzeko gunea izatea.

Gastu publikoaren xahutze hau (Garabiak, indar bereziak, gune publikoak geldiaraztea, Alde Zaharreko kaleen militarizazioa…) deigarria da. Are eta gehiago jendea gero eta indartsuago kolpatzen duen krisi honen erroen aurka ekiteko erabili diren baliabide faltarekin alderatuz.

poirier

Ustelkeria, espekulazioa, etxe kaleratzeak, orokorturiko txirotasuna, gutxi batzuen pribilegiak, esklabutza soldatak, langabezia… hauek dire gure jendartearen etsaiak. Poliziak eta udaletxeak ez gaituzte inoiz etsai hauetarik defendituko. Izan ere, haien egitekoa jendeak eraikitako autokudeaketa eta elkar laguntza guneak izorratu, erasotu eta desegitea da.

Krisian den sistema anti-sozial honek aurrera egiten du, ihesean, gure bizitzei sabotaia eginez. Ostegunekoa, desalojo batez gain, etxe kaleratze bat izan zen. Gure etxetik, etxebizitzatik kanporatu gintuzten. Espekulazioa, turismoa eta Esklabutzan oinarritutako hiri honetako prezio eroak ordaindu ezin (edo nahi ez) ditugunak, etxetik kanporatu gintuzten. Guzti hori, izurrite baten moduan zabaltzen dihoazen marka eta enpresa handi gutxi batzuen mesedera eraikitako Bilbo honetan..

Egiaz, gu etxetik kanporatzearen arrazoi nagusia inposatu diguten prekarietatea auto-kudeatzeko daukagun gaitasuna da, bai eta honek eragiten dien beldurra. Haien bortxakeria haien ezinaren irudi da, euren miseria alde batera utzita, eta euren kontra, bizi gaitezkeela ikusten baitute. Jabetza pribatua dute aitzakia, baina hori lotsazko harresi bat baino ez da. Atzetik, ehundaka mila familiari etxebizitzak lapurtu eta bankariei eman dizkieten gobernuak. Guk, ez dugu jaberik.
Poliziaren obedientzia itsuaren bitartez baizik ez diote eusten inposatzen diguten jendarte desantolaketa honi. Eta ezin izango dute luzaroan. Askoz ere gehiago ginen erresistentzia eta elkartasunez desalojoari aurre egin genion pertsonak, sistemak kaleratzerako mugitu ahal izan zituen gorputzak baino. “Soldata” izeneko sobornoekin erositako poliziak; disidentzia, protesta, desobedientzia eta bizitza bera kriminalizatzen dituzten legeen babespean ezkutatuta.

poliloop

Honakoa da gero eta ateraldi ilun eta bortxazkoagoak agerian uzten dituen behin betiko krisi honen logika sakona: Gu pobrezia egoeretara bultzatuz, Aberatsen erregaliak defendatzeko elkar hil dezagun nahi dute. Baina beldurra aldez aldatzen ari da, eta gero eta gehiago gara logika hau hausten dugunak, altxa eta desobeditzen dugunak. Bilboko Suhiltzaileak Poliziaren aginduetara lan egiteari uko egin zioten. Honela, bistan utzi zituzten oligarkiarekin lerratutako udal baten mehatxuak. Eurek inposatu nahi diguten zikinkeria, miseria eta beldur proiektuaren aurrean men egiten ez dugunoi beldurra dio udalak. Gero eta gehiago gara, gero eta antolatuagoak, desalojoei, etxe kaleratzeei eta errepresioari aurre egiten dugunak. Gero eta ahulagoa da sistemak bere anabasa goibel honetan gu itotzeko duen gaitasuna. Eta gero eta irmoagoa da erresistentzian bizitzeko, Geure bizitzak autokudeatu eta gozatzeko hartu dugun erabakia. Garaipenerako giltza gutako bakoitzean dago.

11

ESKERRIKASKO GUZTIOI – ERRESISTENTZIA GARA

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s